sábado, 21 de noviembre de 2009

Barakaldoko Musika taldeen gida sortzera goaz!!!

Kaixo Lagunak:

Beurko Bagatzako Kultur Bilgunetik, ekimen berri bat proposatu dugu. Barakaldon, asko dira musika talde ezezagunetan dabiltzanak jotzen. hauek gehienek webgunea daukate, eta egia esateko gure kultura herrikoiaren alde oso lan garrantzitsua egiten dute, eta hori goraipatu nahi dugu lan honekin. Hauen lana gizartean eta auzoan isladatu.
Baina zuen lanaren aurkezpen honetarako zuen laguntza behar dugu. hainbat talde dago Barakaldon, baina guk ez ditugu danak ezagutzen, beraz bidali ahal duzuen informaioa e-mail honetara; beurko-bagatza@hotmail.com . Guk danak pilatuko ditugu eta ahalik eta zabalagoa bada askoz hobeto, bale?
Beste alde batetik, gida hau paperera pasatzeko proeiktua daukagu, eta horretarako galdera txoztentxo bat egin eta taldetatik pasako dugu. Informazio hori panfletatxo batean batzeko eta nahi duenarentzako erabilgarria izateko. Baina eman denbora apurtxu bat eh!!!!!
Beraz, lana daukagu aurretik, baina gustora eginiko lana ez da, hain lan gogorra.
Animo eta parte hartu ekimen xume honetan!!! Mila esker aldez aurretik!!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario